Atzo, Donostiako kaleak txirrindulari gaztez eta aldarrikapenez bete ziren, eta gure eskolak ez zuen hitzordu garrantzitsu hau galdu nahi izan. Maria Reina eskolan argi daukagu: mugikortasun jasangarriaren eta ingurumenaren zaintzaren alde gaude. Hori dela eta, LH eta DBHko gure ikasleak gogotsu animatu ziren bizikletara igotzera eta hiriko beste hainbat ikastetxetako kideekin batera antolatutako bizikletadan parte hartzera. Giro bikainean, pedalari eraginez eta elkarrekin indarrak batuz, garraiobide garbi eta osasungarrien garrantzia aldarrikatu genuen Donostiako txoko ezberdinetan.
Esker mezua antolatzaileei
Eskola komunitate osoaren izenean, eskerrik asko bihotz-bihotzez ekimen hau posible egin duzuen antolatzaile guztioi! Lan bikaina egin duzue gazteei zuzendutako espazio seguru eta dibertigarri hau egokitzen.
Gure aldetik, lanean eta pedalei eragiten jarraituko dugu, etorkizun berdeago eta jasangarriago baten alde. Gora bizikleta!
Ayer, las calles de Donostia se llenaron de jóvenes ciclistas y de un gran ambiente reivindicativo, y nuestro colegio no quiso perderse esta cita tan importante. En Maria Reina lo tenemos claro: apostamos firmemente por la movilidad sostenible. Por eso, nuestro alumnado de EP (Educación Primaria) y ESO se sumó con entusiasmo a la iniciativa, participando en la bicicleta junto a compañeras y compañeros de otros centros escolares de la ciudad. Pedalada a pedalada y en un ambiente inmejorable, recorrimos las calles visibilizando la importancia de utilizar medios de transporte limpios y saludables.
Agradecimiento especial a la organización
En nombre de toda la comunidad educativa de Maria Reina, ¡queremos dar las gracias de corazón a la organización por hacer posible este evento! Gracias por vuestro gran trabajo logrando un espacio seguro, festivo y educativo para los más jóvenes.
Por nuestra parte, seguiremos pedaleando y trabajando por un futuro más verde y sostenible. ¡Viva la bicicleta!








