Atzo, LH5eko ikasleok egun gogoangarria pasatu genuen Anoetan, Real Sociedad Fundazioak antolatutako Amets bat proiektuaren barruan. Egunari hasiera emateko, kiroldegira joan ginen lehenengo eta bertan bi kirol ekintza desberdin burutu genituen, gure artean jolas eginez eta giro paregabean. Ondoren, Anoeta estadioa barrutik ezagutzeko txanda iritsi zen.
Ibilbidean zehar leku asko bisitatu genituen: jokalarien aldagelak ezagutu genituen, eta baita taldeak erabiltzen dituen sukaldea eta jangela ere. Prentsa aretoa, aldiz, kanpotik ikusi genuen oraingoan. Momentu berezienetako bat zelaiaren bazterrera hurbildu ginenean bizi izan genuen, jokalariak egoten diren bankilloan esertzeko aukera izan genuelako. Horrez gain, Txurdin gurekin egon zen uneoro; oso dibertigarria izan zen eta barre algara asko eragin zigun bere txantxekin. Esperientzia borobila izan zen futbol zelaiaren bihotza hurbiletik ezagutzea eta proiektu polit honetan parte hartzea. Eskerrik asko Real Sociedad Fundazioari gonbidapenagatik!








