[08/06/2026] Kontzertu pedagogikoa - Concierto pedagógico
Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleak ostiralean Egiako musika eskolara joan ginen Kontzertu Pedagogikoa entzutera.
Bertan, instrumentu desberdinak ezagutu genituen: metalezkoak, egurrezkoak eta perkusiozkoak. Antzerki gisa egin zuten aurkezpena eta ikasleek ikaragarri disfrutatu zuten! Mila esker!








