Oso interesgarria izan zen gurasotasun positiboan aditua den Leticia Garcésekin izan genuen solasaldia.
Alde batetik, nerabeen arteko talde-harremanaz hitz egin zen, teknologiak haien komunikatzeko moduan nola eragin duen, nerabeak gaizki erabiltzeak ekar ditzakeen arriskuez (Deep fake, grooming, sexting, sextorsion) eta haiekin modu irekian hitz egiteak eta sareetan egiten duten jardueraren kontrola mantentzeak duen garrantziaz.
Bestalde, nerabeen eta guraso/anai-arreben arteko harremanaz hitz egin zen, haien portaerak ulertzeko ikuspuntuari nola bira eman eta gurasotasun positiboaren esparruan nola jokatu mugak mantentzeko, liskarrak saihestuz.
Beti bezala, plazera izan da Leticiari entzutea.
Muy interesante la charla que tuvimos con Leticia Garcés, experta en parentalidad positiva, sobre el acompañamiento en la adolescencia de nuestros-as hijos-as.








