4 urteko ikasleek 5 urteko gela bisitatu dute datorren ikasturtean beren gela izango dena ezagutzeko. Gogotsu zeuden, eta kide zaharrenek harrera ahaztezina prestatu diete!
Hasteko, 5 urteko haurrek "Hondartzara" ipuina antzeztu diete. Ikuskizunaren ondoren, itsasoko animaliekin apaindutako paperezko eskulan bat oparitu diete: margotu eta unean bertan janzteko moduko pulseratxoak!
Jarraian, txokoak ezagutzeko txanda heldu da. Hainbat ikaslek txoko bakoitzean zer egiten den eta datorren urtean zer jarduera egingo dituzten azaldu diete. Adibide gisa, antzerki txokoan, neska batek jarraibideak irakurtzen zituen bitartean, besteak antzezten ibili dira barre artean. Gainera, datorren ikasturteko kontu zirraragarrienak aurreratu dizkiete: egiazko txanponak dituen denda bat izango dutela eskaerak egiteko, margotuko dutela, robot batekin jolastuko dutela eta askoz gehiago!
Bisita bikaina izan da, eta 4 urtekoak xarmatuta eta datorren ikasturterako prest itzuli dira!
El alumnado de 4 años ha visitado el aula de 5 años para conocer el que será su espacio el próximo curso, ¡andaban expectantes y sus compañeros mayores les tenían preparada una acogida inolvidable!
Para empezar, los niños y niñas de 5 años les han representado el cuento "Hondartzara". Tras la función, les han regalado unas pulseras de papel con animales del mar para pintar y ponerse al momento.
Después, ha llegado el turno de descubrir los "txokos". Varios alumnos les han explicado en qué consiste cada txoko y qué actividades harán el año que viene. Como muestra, en el antzerki txoko, mientras una niña leía las instrucciones, los demás las recreaban entre risas. También les han adelantado algunos de los momentos del próximo curso: ¡tendrán una tienda con monedas de verdad para hacer pedidos, pintarán, jugarán con un robot y mucho más!
La visita ha sido todo un éxito y lxs de 4 años se han ido encantadxs , preparados para el curso que viene.








