Eskolan sinesten dugu familien parte-hartze aktiboaren garrantzian. Atzo horren adibide bikaina izan genuen: lehen zikloko guraso bat etorri zen bere gitarrarekin etxean sortutako jangelarako abesti bat guri erakusteko.
Saioak hainbat momentu interesgarri izan zituen. Lehenik eta behin, gurasoa gitarra nola funtzionatzen zuen azaldu zien ikasleei, eta tresna honen ezaugarriak gertutik ezagutzeko azalpen batzuk eman zizkien: nola entzuten diren hari bakoitzak, nola aldatzen den soinua hatzak posizio desberdinetan jartzen dugunean, esaterako.
Haurrek arreta handiz jarraitu zuten azalpena, eta batzuk galderak egin zituzten jakin-min handiz. Ondoren, ikaslearen aitak etxean sortutako kantaren jatorria kontatu zien. Azaldu zien ideia bat-batean sortu zela, eguneroko egoera txiki batetik abiatuta, eta horrela abesti alai hau sortu zuten, jangelara joateko unea motibatzeko eta momentu horri umore pixka bat emateko.
Gero, ikasleek gurasoarekin batera kanta entsegu txiki bat egin ondoren abestia elkarrekin interpretatu zuten, irribarrez eta oso giro atseginean. Horren ostean, gurasoak beste kantu bat jo zuen gitarrarekin, eta haurrak ere animatu ziren.
Giro zoragarria eta parte-hartzailea sortu zen, eta haurrek musikarekiko zuten interesa ederki islatu zuten; izan ere, ikasleek aktiboki parte hartu zuten, abestu, dantzatu eta erritmoa jarraituz. Beraz, musika-esperientzia dibertigarri honi esker egun berezia izan zen.
Eskerrik asko zuen denbora eta ilusioa gurekin partekatzeagatik!

Creemos en la escuela en la importancia de la participación activa de las familias. Ayer tuvimos un excelente ejemplo de ello: vino un padre de primer ciclo con su guitarra para enseñarnos una canción para comedor creada en casa.
El programa tuvo varios momentos de interés. En primer lugar, el progenitor explicó a los alumnos cómo funcionaba la guitarra y les dio unas explicaciones para conocer de cerca las características de este instrumento: cómo suenan cada cuerda, cómo cambia el sonido cuando colocamos los dedos en diferentes posiciones, por ejemplo.
Los niños siguieron la explicación con gran atención y algunos formularon preguntas con gran curiosidad. Después, el padre del estudiante les contó el origen de la canción creada en casa. Les explicó que la idea surgió de repente, a partir de una pequeña situación cotidiana, y así crearon esta alegre canción, para motivar el momento de ir al comedor y darle un poco de humor a ese momento.
Posteriormente, los alumnos, tras realizar un pequeño ensayo de canción junto a su progenitor, interpretaron la canción juntos, sonriendo y en un ambiente muy agradable. Tras ello, el padre tocó otra canción con la guitarra, y los niños también se animaron.
Se creó un ambiente maravilloso y participativo que reflejó perfectamente el interés de los niños por la música, ya que los alumnos participaron activamente, cantando, bailando y siguiendo el ritmo. Así que fue un día especial gracias a esta divertida experiencia musical.
¡Gracias por compartir vuestro tiempo e ilusión con nosotros!








