Jantoki-zerbitzua Maria Reina Eskolaren barruan eskeintzen den hezkuntza-gune bat gehiago da. Menu orekatuak eta adin bakoitzeko nutrizio-beharretara egokituak eskaintzen ditugu, elikadura-ohitura osasungarriak eta autonomia sustatuz zaindutako eta gainbegiratutako giro batean.
Segurtasuna, arreta pertsonalizatua eta bizikidetza eta ongizatea bultzatzen dituen esperientzia lasaia bermatzen ditugu.
Hori ahalbidetzeko, gure ikastetxean Askoraren laguntza dugu, jangela kudeatzeak kalitatearekin dugun konpromisoa indartzen baitu. Hurbileko produktuen eta jantokiko hezkuntza-proiektu propioaren bidez, bazkalordua gure ikasleek iraunkortasun- eta osasun-balioak ikasteko aukera bihurtzen dugu, betiere garapen integrala zaintzen duten profesionalen zaintzapean.