Maria Reina Eskola Donostiako Egia auzoan dagoen ikastetxea da.

Amara Berri Sistema

Gure Hezkuntza Proiektua Amara Berri Sisteman oinarritzen da, gaitasunak garatzeko jolasa eta eguneroko egoerak erabiltzen dituen hezkuntza-sisteman.
Ikaskuntza eguneroko bizitzaren simulazioan oinarritzen dugu, bi ardatzetan zentratuta: sistema globalizatua eta irekia, eta bizi-prozesua.

  • Sistema globalizatua eta irekia: ikasle bakoitzaren garapen-prozesuak bultzatu nahi ditu, sistema tradizionalean egiten den bezala zatitzeko asmorik gabe.
  • Bizi-prozesua: jolasa erabiltzean eta saioen egitura gisa helduen mundua imitatzean oinarritzen da.
Maria Reina Eskolaren AMARA BERRI sistema Donostian, Egia auzoan

Ikasgaien ordez «bizi-jarduera handiak» erabiltzen ditugu, non ikasgai guztiak ikasleentzat hurbilagoak eta esanguratsuagoak diren zereginen multzo baten inguruan kokatzen diren. Jarduera horietako batzuk irratia, antzerkia, prentsa, hitzaldiak, txotxongiloak, auzoa, denda... dira.

Hona hemen ezaugarri metodologikoetako batzuk:

  • Antolaketa-egitura esku-hartze metodologikorako funtsezko estrategia bat da.
  • Testuinguru sozial, egonkor eta osagarrien arabera programatzen da, eta jakintzagaiak elkarren artean erlazionatzen diren diziplina anitzeko ikuspegia dago.
  • Jolasa testuinguruen muinean dago, ikasleen interesei erantzuten dielako.
  • Egiten diren lan edo jarduera desberdinek, beti dute helburu egindako lana kanporatzea. Azken hau aurrera eramateko, antzerkiak, irratsaioak, prentsako aldizkariak eta telebista saioak egiten dira.
  • Adinak nahastu egiten dira.
  • Lan-metodoa beti eskura dago.
  • Kritika konstruktiboa aurrerapen-faktoretzat hartzen da.
  • Aniztasunaren aldeko apustua egiten da. Programa hori ikasle bakoitzak bere erritmoa eta maila lantzeko moduan eginda dago. Ikaskuntza-prozesua ez da adinagatik gelditzen.
  • Ezberdintasuna positiboki hartzen da, eta ez faktore diskriminatzailetzat.
  • Ikasleen antolamenduak, beren batzar eta zerbitzuekin, adin guztietako ikasleekin erlazionatzen du.
Maria Reina Eskola - Erasmus+
Maria Reina Eskola - Alexia: Kudeaketa, komunikazioa, integrazioa
Maria Reina Eskola - DES
Maria Reina Eskola - 2030 Agenda
Maria Reina Eskola - Ongi Etorri Eskolara
Maria Reina Eskola - STEAM
Maria Reina Eskola - IKT
Maria Reina Eskola - Esnatuz: haurreskola proiektua
Europar Batasunak finantzatua Eraldaketa eta Erresilientzia Berreskuratzeko Plana
Lege oharra  Datuen babesa
Cookie-en politika  Cookie-en konfigurazioa